Erakasleak

  • Rubrique
  •   Helduden bilkura

    Egun on denei !

    Urriaren 17an elkartu gira urteko lehen bilkurarentzat : eta bai "erakasleak" beti hor da !

    Ikusiz ze zailtasunak ditugun hilabete oro elkarretaratzeko, proposatzen dizuegu oporra bakotx elkartzea goizteri batez. Uztaritzen elkarretaratu nahi ginuke, seguraski mediatekan, abenduaren 21an, 9h30tan. Nahi duenarentzat, lan egin ondoren, osatuan bazkaltzen ahal ginuke elkarrekin.

    Hara nola iraganen diren bilkurak : aintzinetik bi edo hiru proiektu proposatuko ditugu, eskolan plantan ematen ahal direnak. Gai horiek bakotxak gure alde landu beharko genituzke eta bilkuran proiektua idatziko genuke erakasleak web gunean ezartzeko.

    Hurrengo bilkurako proiektuak izanen dira :
    - ihauteriak 2. eta 3. zikloan,
    - elektrizitatea 2. eta 3. zikloan
    - neguari buruzko liburu ustiapen bat amaeskolan.

    Zatozte denak ! Ikus arte !

    PS : harpidetza 15 eurokoa da, bilkuran ematen ahalko da.