Asteazken 2007-ko otsail-ren 7, par Christian Olaizola
Eskola publikoko erakasleak gira. Gure helburuak dira elkar ezagutzea, elkar laguntzea, euskararen erakaspena hobetzeko.
Elkarte bat osatu dugu :
lehendakaria : Odon Noblia
diruzaina : Camille Bonnet
idazkariak : Jenofa Hourcade
Bilkura tokia : Kanboko eskola publikoa hilabeteko lehen larunbatetan 10htan.
Webgune hau sortu dugu 2007an gure lanen partekatzeko helburuarekin. Webgunearen eremu publikoa deneri idekia bada, eremu pribatuan sartzeko administratzaile izan behar da. Administratzaile gisa, dokumentuak argitaratzen ahal dira eremu publikoan.
Zer egin administratzaile izateko ? Jadanik administratzile den batek zure izena sartu behar du eremu publikoan. Interesatua bazira, mezu bat igor ezazu mail honetara : zer-berri@erakasleak.org. Norbeitek erantzunen zaitu.
Bestalde, elkartearen mezuak errezebitzeko edo elkarteko kideei mezu bat pasarazteko, hedapen zerrenda bat badugu : zer-berri@erakasleak.org helbidea duena. Hedapen zerrenda hortan sartu nahi baduzu mezuen errezebitzeko eta igortzeko, zure helbide elektronikoa igor ezazu xenebi@hotmail.fr helbidera.